Gizartea -

Basauriko jaiak

Mägo de Oz taldea San Miguel jaietan izango da, urriaren 1ean

Musika talde madrildarrak azken lana aurkeztuko du Basaurin, “Finisterra Opera Rock” izeneko diskoa. Halaber, Bilboko Aste Nagusian ere egongo dira.

Mägo de Oz taldea. Argazkia: magodeoz.com
Mägo de Oz taldea. Argazkia: magodeoz.com
Mägo de Oz taldea. Argazkia: magodeoz.com

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko (Bizkaia) San Miguel jaien inguruko datu gehiago argitzen ari dira pixkanaka. Izan ere, Mägo de Oz musika talde madrildarrak haren webgune ofizialaren bidez iragarri duenez, urriaren 1ean doako kontzertua eskainiko dute Ixatxak parkean (San Miguel auzoan).

Horrela ba, folk metal estiloa lantzen duen taldeak “Finisterra Opera Rock” izeneko azken lana aurkeztuko du Basaurin. Lan horretan duela 15 urte ezagutzera eman zien “Finisterre” diskoaren abesti guztiak jaso dituzte.

Gainera, Mägo de Oz taldea Bilboko Aste Nagusian ere arituko da, abuztuaren 27an izango da hori, Abandoibarran.

Halaber, San Miguel jaiak bukatu eta astebetera San Fausto jaiak ospatuko dituzte basauriarrek. Urriaren 8tik 16ra bitartean izango dira, eta, besteak beste Georgie Dann, Esne Beltza eta Txapelpunk igoko dira Arizgoiti plazako oholtzara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuak Gasteiz gaur Basauriko argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Musika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak