Gizartea -
Espainian
Harreman sexualak izateagatik zikaren lehen kasua antzeman dute
Infektatu den emakumearen mutil-laguna latinoamerikan egon zen urte hasieran, eta birusa bertatik inportatu ahal izan duela uste dute adituek.
Agentziak | Erredakzioa
Madrilen bizi den emakume batek Zika birusa duela azaldu du Madrilgo Osasun Kontseiluak. Emakumea bere bikotekidearekin harreman sexualak izan ostean infektatu da, dirudienez.
Izan ere, haren mutil-laguna latinoamerikan egon zen urte hasieran, eta birusa bertatik inportatu ahal izan duela uste dute adituek.
Osasun Ministerioak azaldu duenez, Espainian antzematen duten lehen kasua da honakoa, eta birusagatik arriskuan dauden herrialdeetatik datozen gizon eta emakumeei harreman sexual seguruak izateko eskaera egin die, gutxienez zortzi astez.
Era berean, haurdun dauden emakumeen fetuetan mikrozefalia eta malformazio kasuak ohikoak izan daitezkeelaren susmoak dituztela gaineratu du Osasun Ministerioak.
Dagoeneko, hiru dira Euskadin konfirmatu dituzten kasuak.