Gizartea -
ATENTATUA ISTANBULEN
Bilbo-Istanbul eta Istanbul-Bilbo hegaldietan, aldaketarik ez
Istanbulen, atzo, izandako atentatuak ez du eraginik izan Loiuko aireportuan, eta Turkish Airlines hegazkin-konpainiak iragarrita zituen hegaldiei eutsi die.
EITB.EUS
Turkiarako hegaldiak eta handik Bilbora datozenak bere horretan mantendu ditu Turkish Airlies hegazkin-konpainiak, Bilboko Aireportuan. Atzo, Istanbul astindu zuen atentatu suizidak, beraz, ez du eraginik izan Loiuko aireportuan, eta Bilbon lurreratzeko eta aireratzeko iragarrita zeuden hegaldietan ez da aldaketarik izan.
Hala, ondo bidean, arratsaldean, 16:00ak inguruan, iritsiko da Loiura Istanbuletik aterako den hegaldi bat, eta ordubete beranduago, 17:00etan, Bilbotik Turkiako hiriburura bidean aterako da beste bat, Bilboko Aireportuak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Astero, Bilbo-Istanbul eta Istanbul-Bilbo bidea egiten duten hiru-lau hegaldi hartzen ditu Loiuko Aireportuak, Turkish Airlinesen eskutik.
Turkish Airlines konpainiak bere web orrian du hegaldiei buruzko informazio gaurkotua.