Gizartea -
GERTAKARIA
Hilda aurkitu dute, Pagasarrin, asteazkenetik falta zen bilbotarra
63 urteko gizonezkoaren gorpua Pagasarri mendiko sakan batean aurkitu dute, SOS Deiak zerbitzuak jakitera eman duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA.
Hilda aurkitu dute asteazkenetik desagertuta zegoen 63 urteko Bilboko bizilaguna. Pagasarri mendiko sakan batean aurkitu dute haren gorpua, SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi duenez.
Asteazkenean eman zuen gizonezkoaren familiak desagerpenaren berri. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk eta Bilboko Udaltzaingoak bilaketa-lanak abiatu zituzten, familiakoekin eta lagunekin batera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 11:30 inguruan Pagasarrin zebiltzan mendizale batzuk aurkitu dute gorpua, sakan batean.
Ertzaintzaren mendiko taldeko agenteak joan dira esandako lekura, gorpua ateratzera.