Gizartea -
Nafarroa
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, tratu txarrak egotzita
Polizia Foralak adierazi duenez, atxiloketak Lizarran, Tafallan, Olaztin eta Funesen egin dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Azken egunotan lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, tratu txarrak eman izana egotzita. Polizia Foralak ohar baten bitartez adierazi duenez, akusatuek euren senideei edo neska-lagunei tratu txarrak eman dizkiete.
Lizarran 19 urteko gazte bat atxilotu dute, bere gurasoek eta bere arrebak jarri dioten salaketa dela eta.
Era berean, ustez bere amari tratu txarrak emateagatik 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tafallan.
Halaber, 44 urteko ustezko erasotzaile bat Olaztin atxilotu dute, bere neska-lagunari jotzea egotzita.
Azkenik, Funeseko auzokide bat atxilotu dute, 49 urtekoa, bere neska-lagun ohiarengana hurbiltzeko debekua urratu duelako.