Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea eta bi alaba hil ditu Angelun

Gizonak tiroka hil ditu, etxean bi orduz atxikita eduki ostean, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du. Gaur, kasuaz argibide gehiago emango ditu Baionako prokuradoak.

Jendarmeak tragedia jazo den lekuan. EiTB
Jendarmeak tragedia jazo den lekuan. EiTB
Gizon batek emaztea eta bi alaba hil ditu Angelun

0:59

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaztea eta bi alaba hil ditu ustez gizon batek Angeluko (Lapurdi) etxebizitza batean.

Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, gizonak bi orduz atxikita izan ditu emaztea eta 16 eta 11 urteko bi alaba, eta, ondoren, tiroz hil ditu eta bere buruaz beste egin du. Guztira, hiru alaba zituzten senar-emazteek.

Antza denez, igandean gertatu ziren hilketak, baina atzo topatu zituzten gorpuak. Krimena Belle Marion kalean jazo da.

Bilkura

Lapurdi kostako herria astindu dute hilketek, Frederick Del Val, ustezko hiltzailea, oso ezaguna baitzen: UMPko militante ohia, azken udal hauteskundeetan Claude Olive (UMP) egungo alkatearen aurka egiteko zerrenda aurkeztu zuen, eta horregatik kanporatu egin zuten alderditik.

Gaur, kasuaz argibide gehiago emango ditu Baionako prokuradoak.

Mugimendu feministak gogor salatu ditu hilketak, eta elkarretaratzera deitu du etzirako; Angeluko herriko etxearen aurrean egingo dute bilkura, ostiralean, 18:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea berriak Delituak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Erailketak albisteak Nerabezaroa albisteak Gaurko titularrak Gurasoak