Gizartea -
change.org-en
Irakasle ordezkoak sinadurak ari dira biltzen orduak gehitzearen aurka
'Ordezkoak Kaltetuta' plataforman bilduta, eta bitarteko irakasleekin batera, ekimena abiatu dute change.org-en; ia 9.000 lagunek babestu dute berori, dagoeneko.
Agentziak | Erredakzioa
'Ordezkoak Kaltetuta' plataforman bilduta, Euskal Eskola Publikoko hainbat irakasle ordezkok eta bitarteko irakaslek sinadura-bilketa abiatu dute, irakasleek orduak gehitu behar izatearen aurka; izan ere, salatu dute orduak gehitzeak 3.000 lanpostu galtzea ekarriko duela EAEn.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Konstituzio Auzitegiaren epaia gauzatuko du, ahalik eta minik txikiena eraginez; izan ere, epaiak arrazoia eman dio Espainiako Gobernuari, eta irakasleek, hortaz, orduak gehitu behar izango dituzte. Sinadura-bilketa Jaurlaritzaren hitzak entzun ostean abiatu dituzte.
change.org plataformaren bidez, irakasleek ia 9.000 sinadura bildu dituzte, epaiaren aurka eta salatzeko, halaber, murrizketak izango direla hezkuntzaren kalitateari dagokionez.
Kaltetuak: ikasleak, irakasleak eta gizartea, orokorrean
Era berean, irakasleek salatzen dute hamar egun daudela ezarrita ordezkapenak egiteko, eta ohartarazten dute nola 3.000 bat lanpostu galduko diren, baldin eta lanegunek bi orduko luzapena izango badute. Diotenez, "kaltetuak, azken finean, guztiok gara: ikasleak, irakasleok, eta gizartea, orokorrean". Martxan dagoen ekimenarekin ikasleen ratioaren aurka ere egin nahi dute.
'Ordezkoak Kaltetuta' plataformakoek adierazi dute epaia ezartzeak ondorioak dituela bitarteko irakasle funtzionarioengan, bai eta lan-funtzionarioengan ere, nahiz eta azken horiek, kasu batzuetan, "milaka urtez" egin duten lan; eskatu diote Eusko Jaurlaritzari ez ezartzeko horren murrizgarriak diren neurriak.
Ildo horretan, aseguratu dute euskal hezkuntzaren benetako egoera ez dela batzuek uste duten bezain ona; izan ere, BBC Newsek aste honetan bertan argitaratu du artikulu bat non nabarmetzen duen, Euskadiko hezkuntza-sistemari dagokionez, "Eusko Jaurlaritzak egindako inbertsio handia"; BBC Newsek, halaber, azpimarratzen du Danimarkak eta Austriak bakarrik erabiltzen dutela ikasleko diru gehiago Europa mailan.