Gizartea -
Gipuzkoa
Gipuzkoak 1,5 milioi euro bideratuko ditu hondartzak garbitzeko
Gainera, sei kamera jarriko dituzte hainbat hondartzetan. Hondakinei dagokienez, iazko denboraldian 423 tona jaso zituzten Gipuzkoako hondartzetan.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,5 milioi euro bideratuko ditu hondartzak garbitzeko eta mantentzeko, Jose Ignacio Asensiok, Ingurumen Saileko diputatuak esan duenez.
Asensiok adierazi duenez, Gipuzkoako hondartzak “erreferentzia turistikoak” bihurtu dira. Arrazoi horregatik, ekainean zehar sei kamera berri jarriko dituztela iragarri du.
Ondorengo hondartzetan izango da: Saturrarango eta Portuko hondartzetan (Mutriku), Itzurrunen (Zumaia), Malkorben (Getaria), Antillan (Orio) eta Hondarribiko hondartzan. Ekimen honekin, erabiltzaileek itsasoaren egoeraren berri jaso dezakete unean bertan.
Erakundeak gogoarazi duenez, iazko denboraldian 423 tona hondakin jaso zituzten Gipuzkoako hondartzetan.
Aurtengo udan 26 pertsona arduratuko dira Gipuzkoako hondartzen garbiketaz.