Gizartea -
Etxerik gabe
Trapagaraneko lantegi batean bizi zen bikotea etxebizitza batean dago
Bikoteak urtebete zeraman hustutako lantegi batean bizitzen, eta administrazioek utzitako etxebizitza batera pasatu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Azken urtean Trapagaraneko fabrika hustu batean bizi izan den bikoteak dagoeneko ekin dio euskal administrazioek euren esku utzi duten Ortuellako etxebizitzan bizitzera.
Ohar baten bidez, Vecindad vasca sin Fronteras elkarteak gogoratu du bikotea 340 egun egon dela "edozein pertsonarentzat onartezinak diren baldintzetan"bizitzen, eta, azpimarratu dutenez, "baldintza duinetan bizitzea gizakion oinarrizko eskubide bat da".
"Joan zen urteko uztailaren 5ean hartu ahal izan zen erabakia da, data horretan ikusi baitzuten euren burua behartuta Veronica eta Jose Ignaciok beren abandonu-egoera egitate bat zela. Ezin esan dezakegu abandonu hori nahita eraginda egon denik, baina bai hainbat administraziok onartutakoa izan dela".