Gizartea -

EHU eta NUP

12.796 ikaslek egingo dute Selektibitatea Hego Euskal Herrian

Gaur hasi eta ostiralera arte egingo dira azterketak EHUko eta NUPeko campusetan. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 9.887 ikaslek egingo dute proba, eta Nafarroan, 2.909k.

Selektibitatea, zalantzaz betetako etorkizuna

1:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12.796 ikaslek egingo dute Selektibitatea, unibertsitatera sartzeko proba, Hego Euskal Herrian, gaurtik hasita, EHUko eta NUPeko campusetan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9.887 ikaslek egingo dute azterketa, iaz baino 335 gehiagok. Nafarroan, berriz, 2.909 ikasle matrikulatu dira proba egiteko, aurreko urtean baino 29 gehiago.

Ekainaren 8an, 9an eta 10ean egingo dituzte azterketak, bi fasetan banatuta: orokorra eta espezifikoa. Arduradunen arabera, Batxilergoa amaituta, ikasleek unibertsitate ikasketak abiatzeko duten ezagutza orokorra neurtuko da fase horretan.

Bost irakasgai jorratuko dituzte fase orokorrean: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Historia edo Filosofiaren Historia, atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko bigarren mailan aukeratutako hautazko gai bat. 0tik 10era arteko puntuazioa emango da gai bakoitzean. Ondoren, batez besteko nota aterako da, eta gutxienez 5eko nota atera beharko dute ikasleek aurrera egiteko.

Fase espezifikoan, berriz, ikasleek Batxilergo hasieran aukeratutako irakasgai zehatzen inguruko gaitasunak neurtuko dira, oro har, ondoren aukeratuko dituzten ikasketekin lotura zuzena duten gaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak