Gizartea -

FLORIDA

Ibar kasuan 'beharrezko prozesu judizialak' abiaraztea agindu dute

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako Elkartearen ordezkaritza bat, bestalde, Euskal Herrian da, egunotan. Gaur, Eusko Legebiltzarrera joan dira, babes adierazpen institituzional bat eskatzera.

Bi aste barru aterako da heriotzaren korridoretik Pablo Ibar
Epaiketa berria hurbiltzen dela, zuhur da familia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Floridako Auzitegi Gorenak atzo kaleratu zuen ebazpen batean,  Pablo Ibar kasuko beharrezko prozesu judizialak abiaraztea agindu dio Broward Countyko Auzitegiari. Joan den otsailaren 4an,  Pablo Ibar  presoaren aurka ezarritako heriotza zigorra baliogabetu zuen Floridako Auzitegiak. Ibarrek 22 urte daramatza kartzelan, horietako 15, heriotzaren korridorean.

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren kontrako Elkarteak jakitera eman duenez,  agindu horrekin, Floridako Auzitegiak  Ibar kasua berriro Broward Countyko Auzitegiaren esku  utzi du, eta erakunde horri dagokio, orain, auzibidea martxan jartzea.

Heriotza zigorra baliogabetzeko emandako argudioen artean, ondorengoa azpimarratu  zuen Gorenak;  aurreneko epaiketan, Ibarrek ez zuen "defentsa eraginkorra" izateko aukera izan, eta, beraz, epaiketa horren emaitza "ez da fidagarria".

Behin agindua kaleratuta,  bi asteko epean atera beharko dute Ibar heriotzaren korridoretik, eta Broward Countyko espetxera eramango dute.

Eusko Legebiltzarra

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako Elkartearen ordezkaritza bat, bestalde, Euskal Herrian da, egunotan. Gaur, Eusko Legebiltzarrera joan dira, babes adierazpen institituzional bat eskatzera.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira, 09:00etan. Candido Ibar eta Miren Pilare Pereda Ibar, Pablo Ibarren aita eta lehengusua, hurrenez hurren,  eta Andres Krakenberger elkarteko bozeramailea joan dira Gasteizeko Ganberara.

Legebiltzarreko talde guztiekin bilera-erronda egingo dute goizean, eta Ibarren aldeko adierazpen instituzionala babesteko eskatuko die talde guztiei Ibarren familiak.

Ondoren, 13:00ean, Arabako Foru Aldundiaren egoitzara joango dira, eta, bertan, Ramiro Gonzalez aldun nagusiak egingo die harrera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Pablo Ibar Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea