Gizartea -

Gertakaria Loiun

Hegazkin batek hiru drone saihestu ditu Loiun lur hartzerakoan

Frankfurt eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen Lufthansa konpainiako hegazkinak hiru dronekin egin zuen topo 900 metroko altueran, Larrabetzun eta Lezaman.

Lufthansa konpainiako Airbus 320 hegazkinak hiru drone saihestu ditu Loiun lur hartzerakoan. EFE
Lufthansa konpainiako Airbus 320 hegazkinak hiru drone saihestu ditu Loiun lur hartzerakoan. EFE
Lufthansa konpainiako Airbus 320 hegazkinak hiru drone saihestu ditu Loiun lur hartzerakoan. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansa konpainiako Airbus 320 hegazkin batek hiru drone saihestu behar izan zituen atzo, larunbata, Loiuko aireportuan lur hartzeko maniobrak egiten ari zela, El Correo egunkariak gaurko alean berri eman duenez.

Gertaera 13:30ak baino minutu batzuk lehenago jazo zen. Frankfurt eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen LH1142 hegaldiko pilotuak -168 bidaiari zeramatzan- hiru dronekin egin zuen topo 900 metroko altueran Larrabetzun eta Lezaman, eta gailu horiek ez jotzeko maniobrak egin behar zituen.

Hegazkinak droneak saihestu zituen eta arazorik gabe lur hartu zuen 13:26an Loiuko aireportuan.

Tripulazioak kontrol dorrea ohartarazi zuen eta aireportuko langileek Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuten. Segurtasun Saila dronen hiru gidariak identifikatu nahian ari da, baina oraingoz ez dute inor atzeman. Gertakari horrengatik 250.000 euro arteko isuna jaso dezakete gidariek.

Aparatu horiek debekatuta daukate altuera horretan hegan egitea, are gehiago, egungo araudiaren arabera ezin dute 120 metroko altueratik pasa. Gainera, erabat debekatuta daukate kontrolatutako aire eremuan eta aireportu batetik 15 kilometroko inguruan ibiltzea.

Orain arte Loiuko aireportuan dronekin izandako gorabeherarik larriena da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa