Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Elkarretaratzea deitu du Iruñeko Udalak sexu-erasoa salatzeko

Bihar eguerdian egingo da bilkura Nafarroako hiriburuan. Gaur, Udaleko bozeramaileen batzordeak gaitzespen-agiri instituzionala onartu du.

Sexu-erasoak direla eta, kezka eta haserrea Iruñeko Donibane auzoan

1:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarretaratzea deitu du Iruñeko Udalak bihar eguerdirako, asteburuan izandako sexu-erasoa salatzeko. Gaur, berriz, Nafarroako hiriburuko Donibane auzoan izandako erasoaren aurkako gaitzespen-agiria onartu dute bozeramaileen batzordean udal ordezkariek.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak esan duenez, eskura dituzten bitarteko guztiak jarriko ditu Udalak halako erasoak berriro gerta ez daitezen. "Ez gaude prest halako erasoak onartzeko, ezta sexu-erasoak ohiko gertakaritzat hartzeko ere. Eskura dituen bitarteko guztiak jarriko ditu Udalak, arazoari aurre egiteko", esan du.

Bien bitartean, igande goizaldeko sexu-erasoarekin lotuta atxilotutako bi lagunak epailearen aurrera eraman dituzte dagoeneko.

Donibaneko merkatarien elkarteak ere kezka agertu du, eta prentsaren aurreko agerraldia deitu du arratsalderako. Larunbaterako sexu-erasoen kontra deitu nahi duten manifestazioaren berri emango dute bertan.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Indarkeria matxista Espainian Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea