Gizartea -

URREZKO SAGARDOA

Euskal Herriko sagardoa, munduko onenen artean

Astigarragako Bereziartua sagardotegiak Michiganen (AEB) egiten den Laku Handietako Nazioarteko Sagardo lehiaketan urrezko, zilarrezko eta brontzezko hiru domina lortu ditu.

Sagardoa
Sagardoa
Sagardoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko sagardoak “urrezko posizioa” lortu du nazioartean. Astigarragako Bereziartua sagardotegiak Michiganen (AEB) egiten den Laku Handietako Nazioarteko Sagardo Lehiaketan aurkeztutako hiru sagardok urrezko, zilarrezko eta brontzezko hiru domina lortu dituzte. Lehiaketa hau mundu mailan egiten den sagardo lehiaketa garrantzitsuena da.

Gipuzkoako sagardotegiarentzat emaitza ezin hobea izan da; urrezko domina Basque Country Cider sagardoarentzat, zilarrezko domina Gourmet edizioko sagardoarentzat eta brontzezko domina etxeko betiko sagardoarentzat.

Duela hamaika urtetik, Michigango lehiaketak hartzitutako sagarrezko eta udarezko edaririk onenak saritzen ditu. Lehiaketa honek mundu guztian daukan oihartzunagatik ekoizleen arteko lehia izugarria da.

Sagardoaren industria geroz eta handiagoa da munduan, eta lehiaketara aurkeztutako sagardo kopurua izan da horren adierazle. Aurton, 31 herrialdetako 282 ekoizleren 1.003 sagardo aurkeztu dira. Lehiaketaren historian, lehenengo aldiz gainditu da milaren muga.

Sagardo ekoizleek, zaleek, saltzaileek, kritikariek eta adituek osatu duten 90 epaileko epaimahai batek aukeratu ditu sagardo onenak. Aurtengo edizioan, urrezko 73 domina, zilarrezko 305 domina eta brontzezko 386 domina eman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Astigarraga Gaurko azken orduko albistea Sagardoa