Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Bilboko saltoki eta enpresetan lapurtu zuen talde bat desegin dute

Madrilen atxilotu dituzte hiru lagun. Segovian, Valentzian eta Cuencan izandako zenbait lapurretekin ere zerikusia dutela uste du Poliziak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurretak egiten espezializatutako talde bateko hiru kide atxilotu ditu Polizia Nazionalak, Madrilen. Azken hilabeteotan, Bilboko hainbat banketxetan eta enpresatan izan diren hogei bat lapurreten egileak direla uste dute ikertzaileek.

Poliziaren arabera, Segovian, Valentzian eta Cuencan izandako zenbait lapurretekin ere zerikusi zuzena dute.

Atxiloketak izan direnean, ustezko lapurrek suzko armak zituzten soinean, Barne Ministerioak zabaldu duenez.

Lapurretak egiteko, beti, prozedura bera erabiltzen zutela esan dute ikertzaileek. Lehenik eta behin,  enpresa edo banketxea aukeratzen zuten, eta bertako segurtasun-sistemak aztertzen zituzten. Frekuentzia-inhibitzaileak erabilita, alarmak desaktibatzea lortzen zuten, eta behin hori eginda, erreminta berezien laguntzarekin, lokaletara sartzen ziren. Lapurretak egiteko, bestalde, matrikula faltsuak zituzten autoak erabiltzen zituzten, identifikazioa zailtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Espainia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Lapurretak azken ordukoa