Gizartea -

Ustezko abusuak

Baionako apaiz bat kargutik kendu dute pederastia salaketa batengatik

Marc Aillet Baionako apezpikuak elizbarrutiko kideei bidalitako gutun batean eman du Sarramagnan apaiza kargutik kentzeko erabakiaren berri. 1990eko pedofilia kasu batengatik kendu dute kargutik.

Baiona
Baiona
Ustezko pedofilia kasua Baionako elizbarrutian

1:23

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako apezpikutzak apaiz bat kargutik kendu du pederastia salaketa baten ostean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Apeza Lapurdiko hiriburu herriko parrokian zegoenean gertatu zen orain salatu den ustezko kasua.

Sud Ouest egunkariaren webguneak aurreratu duenez, Marc Aillet Baionako apezpikuak elizbarrutiko kideei bidalitako gutun batean eman du Sarramagnan apaiza kargutik kentzeko erabakiaren berri.

Fiskaltza jakinaren gainean jarri dutela azaldu du gutunean. 1990eko pedofilia kasu batengatik kendu dute kargutik apaiza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Delituak Baiona Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nerabezaroa albisteak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Vatikanoko azken ordukoa