Gizartea -

Erresistentzia Eguna

Frankismo garaiko emakumeei omenaldia Elgetan

Frankismo eta Diktadura garaiko emakume erresistente eta erepresaliatuak omendu dituzte Elgetan, Intxortan egindako erresistentziaen 79. urtemugan.

Frankismo garaiko emakumeei omenaldia Elgetan. Argazkia: EFE
Frankismo garaiko emakumeei omenaldia Elgetan. Argazkia: EFE
Gerraosteko emakume boluntarioen istorioa isilpetik atera dute

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elgetan Intxortako Erresistentzia Egunaren beste ekitaldi bat egin dute gaur, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eta Udalaren eskutik. "Emilio Mola, Garcia Valiño, Camilo Alonso Vega eta nazioarteko faxismoaren agindupean zeuden kolpisten tropen aurka Intxortan egindako erresistentzia handiaren" 79. urtemuga ospatu dute gaur. Oraingo honetan, gainera, Frankismo eta Diktadura garaiko emakume erresistente eta errepresaliatuak omendu dituzte.

Ordezkari politikoen eta instituzionalen artean, besteak beste, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendaria egon dira bertan. Elgetako frontoian egin den ekitaldian zehar, berrogei emakumek beste horrenbeste emakumeri Iñigo Arregi artistak egindako oroitzapenezko eskultura bat eman diete. Eskultura jaso duten emakumeak errepresaliatuak izandako zein bizirik ateratako miliziarren senitartekoak izan dira. Aipatu ekitaldia Intxorta fronteko bataila birsortu ostean egin dute.

Emakumeek hainbat esparrutan izan zituzten bizipenak eta izan zuten zeregina erakutsi eta omendu nahi du Intxorta 1937 Kultur Elkarteak: “milizianoak, laguntzaileak eta erizainak izan ziren eta gerran aktiboki parte hartu zuten, lubakiak eginez. Espetxeratu eta fusilatu egin zituzten, eta asko bonbardaketetan zauritu ziren. Beste batzuk berriemaileak izan ziren, eta asko erbesteratu, bortxatu eta erbesteratu egin zituzten.

Diktadura frankistaren aurka borrokatu zuten emakumeak izan dituzte gogoan: “Intxorta borroka askoren lekuko izan zen. Gure helburua errealitate hori aldarrikatzea eta sarri isilarazi egin zituzten erresistentziako emakumeak ikustaraztea da. Frontean eta atzeguardian izan ziren emakumeei gorazarre egin nahi diegu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Albisteak Gaur Frankismoari buruzko albisteak Memoria historikoa albisteak Gogora Institutua gaur Eguneko albisteak