Gizartea -
Ingurumena
Animaliekin egindako doodle batekin ospatu du Googlek Lurraren Eguna
Bost irudi aukeratu ditu bilatzaile ezagunak: elefante bat, hartz zuri bat, dortoka bat, olagarro bat eta azeri bat.
Agentziak | Erredakzioa
Sabanako elefantea, hartz zuria, dortoka, olagarroa eta azeria. Bost animaliokin doodlea egin du ostiral honetan Googlek, Lurraren Eguna dela ospatzeko.
Irudiak ausaz ateratzen dira erabiltzailea bilatzailean sartzen den bakoitzean eta orrialdea gaurkotzean.
1962tik ospatzen da Lurraren Eguna. Ingurumenaren defentsan, AEBko parke naturaletatik bira egiteko konbentzitu zuen Gaylord Nelson senatariak John F. Kennedy presidentea. Ordudanik, mundu osoan ospatzen da, eta NBEk nazioarteko hitzordu moduan du ezarrita.
Aurten, gainera, klima aldaketaren inguruan Parisen lortutako ituna sinatzeko erabiliko dute egun seinalatua.
Ekitaldia NBEk New Yorken duen egoitzan egingo dute, Ban Ki-moon idazkari nagusia eta munduko 60 estatu eta gobernuburu bertan direla.