Gizartea -
Lapurretak egotzita
Lau pertsona atxilotu dituzte Altsasu, Lizarra eta Noainen
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
Atxilotutako bi lagun Iruñeko 41 eta 35 urteko auzotarrak dira; ustez, Noaingo Mocholi industrialdeko taberna batean izandako lapurretaren egileak dira, jakinarazi du Nafarroako gobernuak prentsa-ohar bidez.
Bestalde, foruzainek Altsasuan atxilotu zuten joan den igandean Barrankako (A-10) autobiatik zioan furgoneta baten gidaria, pisu gehiegi zeramalako. Ibilgailuak metalezko bobina ugari zeramatzan.
Gidariak, 21 urteko iruindarra, ez zuen erantzun koherenterik eman foruzainek bobinen jatorriari buruz galdetu ziotenean eta agenteek atxilotu zuten bidegabe jabetze delitua egotzita.
2013an izandako lapurreta
Azkenik, Foruzaingoak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen joan den astean Lizarran, ustez 2013an, adingabe zenean, herriko taberna batean indarkeria erabiliz egindako lapurreta delitu batengatik.