Gizartea -
TRAFIKOA
Algortako elizgizon bat hil da Segovian izandako auto-istripuan
Ibilgailu berean zihoazen beste hiru lagun larri zauritu ziren. Cerezo de Arriba herrian izan zen ezbeharra, atzo arratsaldean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
80 urteko apaiz bat, Algortako (Getxo) trinitario bat, hil zen, atzo, Segovian izandako auto-istripuan. Ibilgailu berean zihoazen beste hiru gizon (horietako bi ere, elizgizonak) larri zauritu ziren.
Lehen ikerketen arabera, autoa bidetik atera zen A-1 errepidean, Cerezo de Arriba parean, 16:30 inguruan. Kolpearen ondorioz, bidaiari bat tokian bertan hil zen, eta beste hirurak larri zaurituta eraman zituzten Segoviako Ospitalera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea