Gizartea -
Amonio-lignosulfonato likidoa
Zer da AP-8an iraulitako kamioiak zeraman substantzia?
Zisterna-kamioiak 24.000 litro amonio-lignosulfonato likido zeramatzan. Kutsagarria ez den azpiproduktu bat da. Porlana ekoizteko erabiltzen da, konkretuki, hormigoiaren gehigarri bat da.
E. Lotina | eitb.eus
AP-8 autobidea berriro zabaldu dute 04:00etan, ia 12 ordu itxita eman ondoren Donostiako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zisterna-kamioi bat irauli zen atzo eta errepidea itxi behar izan zuten.
Zisterna-kamioiak 24.000 litro amonio-lignosulfonato likido zeramatzan. Kargaren bi heren errepidera isuri zituen. Kutsagarria ez den azpiproduktu bat da. Konkretuki, egur-orearen subproduktu bat da.
Ez dute material arriskutsuen katalogoan sartu, baina kamioia irauli zenean eta ibilgailuak kargaren zati bat galdu zuenean larrialdi zerbitzuen alarmak piztu ziren.
Porlana egiteko
Teknikoki, amonio- lignosulfonatoa eragile sakabanatzaile bat da. Galipotaren antza du eta porlana egiteko erabiltzen dute, konkretuki, hormigoiaren gehigarri bat da.
Substantzia sukoia da eta larruazala narritatu dezake. Begietan ere narritadura eragin dezake.
Ez kutsagarria
Uraren Euskal Agentziako (URA) adituak bertaratu ziren, produktua errepidetik kentzeko orduan ura erabilita ingurumenari kalte egiteko aukerarik zegoen ebazteko. Teknikariek kutsadura baztertu zuten.
Horrela, likidoa errepidetik urarekin kendu zuten gauean. Hala ere, asfalto geruza bat kendu behar izan dute eta berria jarri.