Gizartea -
Ustezko tratu txarrak
Mauleko abere hiltegia ixteko agindua eman dute
L214 elkarte ekologistaren bideoak polemika handia piztu du. Hala, Mauleko hiltegiaren “ankerkeria” gaitzetsi du Stephane Le Foll Frantziako Lan ministroak agiri batean.
Euskadi Irratia | eitb.eus
Mauleko (Zuberoa) abere hiltegia ixteko agindua eman du Michel Etxebeste alkateak; izan ere, polemika handia piztu du, bertan animaliei ematen zaien tratu txarra agerian uzten duen bideo batek, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
L214 izeneko elkarte ekologistak kaleratu du bideoa, bertan animaliak nola bultzatu, zintzilikatu eta kolpatzen dituzten ikus daiteke. Ikerketa abiatu dute eta gutxienez bi langileren ardura aurreikusten dute.
Hiltegiak 33 langile ditu, eta urtero 3.000 tona haragi kudeatzen ditu, abereen % 40 Zuberoan hazitakoak direlarik. Hiltegia Zuberoako Mankomunitatearen erantzukizuna da eta Mauleko alkateak ixteko erabakia hartu du.
L214 elkartearen bideoa Le Monde egunkariak argitaratu du eta polemika handia piztu du. Hala, Mauleko hiltegiaren “ankerkeria” gaitzetsi du Stephane Le Foll Frantziako Lan ministroak agiri batean.