Gizartea -
Polizia-operazioa
Gipuzkoan eta Nafarroan lapurretan egiten zuen talde bat desegin dute
Lau lagun atxilotu dituzte Eguesibarren, hainbat etxetan lapurretan egitea leporatuta.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Poliziak etxeetan, txaletetan bereziki, lapurretan egiten zuen talde bat desegin du, eta guztira lau pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoan, Asturiasen eta Nafarroan lapurretan egitea egotzita.
Atxilotuetako hiru albaniarrak dira, eta hilabete inguruko egonaldiak egiten zituzten alokairuko etxebizitzetan, handik abiatuta lapurretak egiteko.
Lapurreta batzuk jabeak barruan zeudela egiten zituzten, eta, Barne Ministerioaren arabera, berehala erabiltzen zuten indarkeria.
Taldea osatzen zuten kideak Valentzian bizi ziren, baina ez zuten bertan lapurretarik egiten, eta Espainiako Estatuaren iparraldera joaten ziren aldian behin.
Operazioaren amaieran lau lagun atxilotu dituzte Eguesibarren (Nafarroa), eta hiru etxebizitza miatu dituzte; bi Iruñean eta bat Nafarroan.