Gizartea -
Jarraipen berezia
Irteera eta itzulera operazioen zuzeneko irudiak, eitb.com-en
Ostegun gauera arte, euskal errepideetan gertatzen den guztia ikusi ahal izango duzu. Apirilaren 5ean berriz ere ikusgai jarriko ditugu trafiko kamerak.
Redacción
Aste Santu honetan zuzenean ikusi ahal izango duzu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan gertatzen ari dena Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Trafiko kamerei esker.
Zuzeneko seinale bat medio, eitb.com-ek gure errepide sare nagusietako irudi errealak, streamingez, ikusteko aukera eskainiko dizu. Segundo gutxitan aldatuz joango dira puntu horiek eta denbora oso gutxian errepide sare osoaren egoeraren irudia egin ahalko duzu.
Herrizaingo Sailak 325.000 joan-etorri espero ditu datozen egunetarako EAEN.
Ibilgailu mugimendu handiena asteazkenean, martxoak 31, 14:00etatik 24:00etara eta ostegunean, apirilak 1, 08:00etatik 15:00etara espero da.
Itzulera operazioari dagokionez, berriz, apirilaren 5ean, 15:00etatik 22:00etara espero da zirkulazio gehien. Kontuan izan behar da, dena dela, Gipuzkoan hilaren 6ra arte atzeratu dela itzulera operazioa, muga alderako mugimendua handia izan baitaiteke.
Egun hauetan zehar, eitb.com-eko albisteak zein trafiko orrietan ikusi ahal izango duzu zuzeneko emisio hori eta gorabehera guztien zerrenda errepideak atalean.
Gainera, arazoren bat izanez gero, eskura izango dituzu trafiko telefono guztiak eta Europarantz bidaiatzekotan bazara, ez utzi irakurri gabe herrialdez herrialdeko zirkulazio arauak.
Eguraldi egonkorra eta atsegina espero da Aste Santurako baina egunero jarraitu ahal izango duzu eguraldiaren garapena gure webgunean.