Gizartea -

Alacant

14 hileko haurtxo bat ospitalean, marihuana hartu ostean

Ez dute inor atxilotu. Gurasoak ohartu gabe hartu ei zuen adingabeak droga.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 hilabeteko haurtxo bat Alacanteko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean dute, oharkabean marihuana hartu ostean, erietxeko eta poliziaren iturriek baieztatu dutenez.

Familiako lagun batek larunbat gauean eraman zuen umea ospitalera, eta osasun zentroko arduradunek Espainiako Polizia ohartarazi zuten, estupefazienteen kontsumoak eragindako intoxikazioa izan zitekeelakoan.

Erietxeko iturriek jakinarazi dutenez, adingabea arriskutik kanpo dago.

Poliziak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez du inor atxilotu.

Agenteek uste dute gurasoak ohartu gabe hartu zuela droga umeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Haurtzaroa albisteak Valentziako Erkidegoa gaur