Gizartea -

Belgika

Hodei Egiluzen aita: 'Orain, heriotza argitzea eskatzen dugu'

Gazte galdakoztarraren gurasoek emandako prentsaurrekoan, eskerrak eman dituzte bi urte hauetan lagundu dieten guztiei.

Hodei Egiluzen gurasoen prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Hodei Egiluzen gurasoen prentsaurrekoa.
Pablo Egiluz: 'Heriotza argitzea eskatzen dugu'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Egiluzek, Anberesen desagertu zen gazte galdakoztarraren aitak, esan du "handia" dela "barruan" duten "mina", semearen gorpua aurkitu dutela jakin ostean, baina "orain erantzun argiak" nahi dituztela, Belgikako agintariei "heriotza argitzeko" eskatzen dietela.

Pablo Egiluz eta Koro Diaz gurasoek prentsaurrekoa eman dute Ambereseko udaletxean, Bart De Wever bertako alkatea alboan zutela, semea aurkitu dutela eta azalpenak emateko.

Pablo Egiluzek esan du orain "desagerpenaren inguruko gorabeherak argitzeko" unea dela, "gertatutakoaren erantzuna" behar dutela, eta hori eskatzen dietela Belgikako agintariei.

Gazte galdakoztarraren aitak aitortu du "gogorra" dela nola sentitzen diren azaltzea, ez baitzuten "Hodei etxean azaltzeko esperantza galdu", ez zutelako "sinesmen hori ukatu".

Bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkiete bi urte luze hauetan lagundu dieten guztiei, horien laguntza gabe ezinezkoa izango litzatekeelakoan "hona iristea".

Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) gaztearena da otsailaren 11n Anbereseko Escalda ibaian aurkitutako gorpua, Anbereseko Fiskaltzak baieztatu duenez. 2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz Flandriako herri honetan. Bukatu dira, beraz, gaztearen senitartekoek eta lagunek hura topatzeko bi urte eta lau hilabete hauetan egindako eginahalak.

"Otsailaren 11n topatutako gorpuari egindako DNA probek baieztatu dute Hodei Egiluzena dena", esan dute Ministerio Publikoko iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Belgika argazkiak Hodei Egiluz bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gurasoak