Gizartea -
Zirkulazioa
N-634 errepidea itxita, Zarautz eta Getaria artean, luizi batengatik
Bestalde, AP-8ko beste errei bat itxita dago atzodanik, 21:30etatik, Donostiarako noranzkoan, Elgoibar parean, beste lur-jausi baten ondorioz.
Agentziak | eitb.eus
N-634 errepidea itxi dute Zarautz eta Getaria artean, goizaldean, 05:30ean izandako lur-jausi baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bestalde, AP-8 errepideko errei batek itxita jarraitzen du, atzodanik, Donostiarako noranzkoan eta Elgoibar parean, beste lur-jausi batek eraginda.
Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek goizean aztertuko dituzte itxitako errepideak, batez ere, kostaldekoa, zein lan egin erabakitzeko. AP-8ko lur-jausiari dagokionez, errepidetik jausitako lurra kendu dutela adierazi du Segurtasun Sailak, eta N-634 errepidekoari dagokionez, ostera, Ertzaintzak ibilgailuentzako bideratutako ibilbideak ohikoak direla gogoratu dute.