Gizartea -

Zika birusa

Zika birusa nazioarteko larrialdia dela ebatzi du MOEk

Birusa arriskutsua izan liteke emakume haurdunentzat, eta 24 herrialdetara hedatu da jada.

Margaret Chan MOEko zuzendaria. EFE
Margaret Chan MOEko zuzendaria. EFE
Margaret Chan MOEko zuzendaria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) zika birusa nazioarteko larrialdia dela ebatzi du astelehen honetan.

Erakunderen Larrialdi Batzordeak bilera egin du, eta nazioartean ahalik eta lasterren neurriak hartzeko eta ikerketa bizkortzeko zantzuak badaudela erabaki du.

Joan den astean, birusaren hedapena oso azkarra izaten ari dela eta kaltedunak 4 milioi izan litezkeela ohartarazi zuen MOEk.

Margaret Chan MOEko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duenez, neurri premiazkoena Aedes Aegypty moskitoa kontrolatzea da, hori baita birusa transmititzen duena.

Nolanahi ere, erakundeak ez du oraingoz gomendatu herrialde kaltedunen esportazioei edo joan-etorriei mugak jartzea.

Birusa 24 herrialdetara hedatu da jada, eta hardunentzat arriskutsua izan liteke. Izan ere, guztiz baieztatuta ez dagoen arren, badirudi fetua hil egin daitekeela edo malformazioak izan ditzakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zika birusa MOE gaur