Gizartea -
Indarkeria matxista
Aliciaren amaren egoerak hobera egin du
Hasiera batean Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman dutela zabaldu bada ere, Osakidetzak ezeztatu egin du albistea.
Agentziak | Erredakzioa
Gabrielaren, Gasteizen leihotik behera botata hil zuten 17 hilabeteko haurtxoaren amaren, osasun egoerak hobera egin du azken orduetan, eta Gurutzeta Ospitaleko Zainketa Intentsiborako Unitatetik gela batera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez.
Hasiera batean, horren osasun egoerak okerrera egin duela zabaldu bada ere, Osakidetzak ezeztatu egin du albistea.
18 urteko emakumeak kolpe ugari jasan zituen Alicia alabaren ustezko erasotzaile eta hiltzailea (D.M.) umeari sexu-abusuak egiten topatu ostean. Emakumeak aurre egin zion gizonari, eta honek Askatasun kaleko 14. zenbakiko lehen solairutik behera bota zuen 17 hilabeteko neskatoa.
Gaztea Txagorritxu Ospitalera eraman zuten, baina haurtxoa Gurutzetan zegoela-eta, arrazoi humanitarioak tarteko, Bizkaiko erietxera eraman zuten. Alabari azken agurra egiteko modua izan zuen, horrenbestez, Gabrielak. Asteartean zendu zen neskatoa, buruan zituen zaurien ondorioz.