Gizartea -

Udalak eta Jaurlaritzak

Donostiako AHTren geltokia Tabakalerarekin lotzea proposatu dute

Etorkizunean egingo duten Abiadura Handiko Trenaren geltokia, Tabakalera eta autobus-geltoki berria lotzeko proposamena plazaratu diote Sustapen Ministerioari.

Donostiako autobus geltokia (ordenagailu bidez egindako errekreazioa). Argazkia: EiTB
Donostiako autobus geltokia (ordenagailu bidez egindako errekreazioa). Argazkia: EiTB
Donostiako autobus geltokia (ordenagailu bidez egindako errekreazioa). Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian etorkizunean egingo duten Abiadura Handiko Trenaren geltokia Tabakalerarekin eta autobus-geltoki berriarekin lotzeko proposamena helarazi diete Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Sustapen Ministerioari eta Adifi. Gainera, EAEko agintariek plazaratutako proiektuak Tabakalera kultura-eraikinaren aurrealdea ez estaltzea aurreikusten du.

Donostiako alkate Eneko Goiak gaur baieztatu duenez, planteamendu hori idatziz pasatu diote Sustapen Ministerioari, joan den irailaren 22an Ana Pastor Sustapen ministroarekin horren gainean hitz egin ostean.

Goiak proposatu duenez, plaza garaia sortuko lukeen estaldura bat izan lezake geltoki berriak, Tabakalerarekin lotzeko asmoz, hain zuzen ere. Ideia horren aurrean, Sustapen Ministerioaren arduradunak "lan egiteko prest" azaldu dira.

Goiak gaur azaldu duenez, ministroari helarazi diote tren- eta autobus-geltokiek "talde orekatua eta konektatua" osatu behar dute.

Sustapen Ministerioari "urtea bukatu baino lehen" bidalitako azken proposamenak "espazio guztiak lotzen ditu, eta Tabakaleraren eraikina errespetatzen du, funtsezko baldintza zena", Goiaren hitzetan. "Ministerioaren babesa lortzea eta proiektua aurrera ateratzea espero dut", gaineratu du Donostiako alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak Eusko Jaurlaritza albisteak AHT Euskadi Tabakalera