Gizartea -

Geltoki berria Donostian

Dbusen linea berriak eta aldaketak hil honetan jarriko dira martxan

Gipuzkoa plaza eta Atotxa lotuko dituen 44 linea eta Antiguo geltoki berriarekin lotuko duen 45 linea izango dira hilaren 16an eta 25ean martxan jarriko direnak.

Dbus. Argazkia: EiTB
Dbus.
Dbus. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dbus Donostiako autobus zerbitzuak datorren urtarrilaren 16an eta 25ean jarriko ditu martxan geltoki berriarekin lotuta egongo diren bi linea berriak eta lau ibilbide aldaketak.

Azaroan aurreratu zuen Dbusek ordutegiak zabaldu eta maiztasunak areagotuko zituela, baina Pilar Arana Garraio zinegotziak eta Igor Gonzalez Dbusen zuzendariak gaur eman dituzte xehetasunak.

44a eta 45a izango dira linea berriak. Lehenak Gipuzkoa plaza eta Atotxa lotuko ditu, eta bigarrenak, Antiguo eta geltoki berria. Lehenengoa urtarrilaren 16an jarriko da indarrean, geltokia ireki eta biharamunean, eta bigarrena, urrtarrilaren 25ean, ibilbide eta ordutegi aldaketa guztiekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Herriak eta Hiriak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa gaur Donostiabus azken ordukoa