Gizartea -

Klima Aldaketa

Pariseko akordioa legalki loteslea izango da, 2 ºC-ko xedea lortzeko

Europar Batasuna (EB) pozik dago aurkeztu den testuaren aurrean. Onartzen bada, klima-aldaketaren gaineko lehendabiziko hitzarmen lotesle globala izango delako, eta hori "erdiespen historikoa da".

Eskuinetik ezkerrera: François Hollande, Laurent Fabius eta Ban Ki-moon. Argazkia: EFE
Eskuinetik ezkerrera: François Hollande, Laurent Fabius eta Ban Ki-moon. Argazkia: EFE
Lurraren berotzea 2 gradutik beherakoa izatea adostu dute Parisen

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimari buruzko Pariseko goi-bilerako presidente eta Frantziako Kanpo Arazoetarako ministro den Laurent Fabiusek nazioarteko biltzarraren osoko bilkuraren aurrean aurkeztu du klima-aldaketaren aurka borroka egiteko hitzarmenaren testua. Testu hori arratsaldean onartuko dute biltzarrean parte hartzen ari diren herrialdeek.

Fabiusek jakinarazi du adostutako akordioa legalki loteslea izango dela, eta bileraren xede nagusia betetzea proposatu du, hots, beroketa globala bi graduetatik behera jaistea, ziur asko 1,5era.

Horrela, azpimarratu egin du akordioko alderdi erabakigarriek honako hauek barne hartzen dituztela : tenperaturaren bataz besteko igoera 2 gradu zentigradu baino gutxiago izatea eta 1,5ekoa izan dadila ahalegintzea; horren bidez, klima-aldaketaren arriskuak murriztuko lirateke.

Horrez gain, "helburu handinahia baina beharrezkoa" zehazten duela gaineratu du. Xede hori bost urtetik behin berrikusiko da, herrialdeen ekarpenak handiagoak izan daitezen. Era berean, atal berezi bat jasotzen du herrialde ahulenak direnak egoki ahal izan daitezen; horretarako, hemendik 2020ra bitartean urtero100.000 milioi dolarreko ekarpen mundiala egingo dutela aurreikusten da akordioan, eta 2025ean helburu berriak zehaztuko dituztela.

Azken finean, Frantziako ministroaren aburuz, alderdiek "bidearen amaieran" proposamena onartzen badute, guztien arteko elkarrenganako konfiantza areagotuko da, bakoitzaren ahalbideen arabera egokituko dea.

Hollandek COP21 bilerari akordio onartzea eskatu dio

Frantziako presidente François Hollandek testua onar dezatela eskatu du gaur klimaren aldaketaren goi-bileran parte hartzen ari diren 196 herrialdeetako ordezkarien aurrean, "egintza handia izango delako gizateriarentzat ".

Ban: "Amaiera begi bistan daukagu, buka dezagun lana"

NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek ere beroketa globalaren aurkako akordioa onartzeko eskaria egin die goi-bilerako ordezkariei. "Amaiera begi bistan daukagu, buka dezagun lana", esan du Banek, Fabiusek testua aurkeztu ostean.

Europar Batasuna, pozik

Europar Batasuna (EB) pozik dago aurkeztu den testuaren aurrean. Onartzen bada, klima-aldaketaren gaineko lehendabiziko hitzarmen lotesle globala izango delako, eta hori "erdiespen historikoa da".

Azpimarratzen duenez, testuak Batasunaren eskaera gehienak jasotzen ditu. Batasuna bera izan da kontsentsu "handinahiaren" aldeko koalizioa zuzendu duena.

Oregi: "Herrialdeak konprometitu egin dira modu zehatz batean"

Foru Gobernuarentzat ez dira nahikoak hartutako erabakiak

Pariseko Klimaren Goi-bileran diharduen Nafarroako Foru Gobernuaren ordezkaritzaren aburuz,  lortutako akordioak aurrerapausoa dira azken 20 urteetan izandakoekin alderatuta, baina "urriak dira klima-aldaketaren mehatxuaren eta gizakiengan eta ingurumenean dituen ondorioen aurka borrokatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Nazioarteko albisteak Paris azken albisteak François Hollande argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa COP28 Dubai (Arabiar Emirerri Batuak)