Gizartea -

ALDAKETA KLIMATIKOA

Oregi: 'Euskadik % 25 murriztu ditu isuriak'

Klima Aldaketaren kontrako Estrategia -KLIMA 2050 plana aurkeztu du Ingurumen Sailburuak, gaur,  Donostian, eta bertan eman ditu datuok.

Urtaran, Oregi eta Goia, gaur, Kursaalen. EFE.
Urtaran, Oregi eta Goia, gaur, Kursaalen. EFE.
Garraioa da etorkizuneko erronka

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik "aurrerapauso garrantzitsua egin du klima-aldaketaren gaineko politikan", Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak jakitera eman duenez. 2005etik ( erreferentzia urtea, Europar Batasuneko ahalegin banaketan),  % 25 murriztu ditu bere isuriak EAEk, eta % 10, berriz, 1990etik. "Azken 25 urteotan Euskadiren ekonomia % 69 hazita lortu du, gainera, murrizketa hor", sailburuaren hitzetan. "Horrek zera esan nahi du: euskal gizarteak % 47 hobetu duela eraginkortasunean, sortutako BPG unitate bakoitzeko CO2-ari dagokionez. 2005 urtearen aldean, ostera, % 28 hobetu da eraginkortasuna", gaineratu du. Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia-KLIMA 2050 plana aurkeztu du Ingurumen Sailburuak, gaur, Donostian, eta bertan eman ditu datuok. Pariseko COP21 Klima Aldaketaren Munduko Goi Bilera egingo da hiru aste barru, eta Eusko Jaurlaritza bertan izango dela aurreratu du Oregik. "Euskadi berotegi-efektuko gasen murrizketa nabarmenak beteta joango da Klima Aldaketari buruzko Pariseko Munduko Goi Bilerara", esan du.

Energia jasangarriagoetara eginiko trantsizioa erabakigarria izan da. Erronka, orain, batez ere, garraioena da. Erabiltzen ditugun garraioak errepidera lotuegiak dauden oraindik, eta ondorioz, isuriek gora egiten jarraitzen dute. Hori izango da gaur aurkeztutako KLIMA 2050 estrategia planaren erronketako bat. Helburua, isuriak % 80 murriztea da.Kursaalen egin den ekitaldian, aipamen berezia jaso dute Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteiz udalerriek,  mundu mailan abian jarritako 'Compact of Mayors' ekimenarekin bat egin dutelako, isuriak murrizteko helburuarekin. Mundu osoan gas isuriak murrizteko lanean diharduten udalek osatzen dute ekimena. Besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Gorka Urtaran Gasteizkoa eta Josu Madariaga Ingurugiro sailburuordea egon dira goizeko aurkezpenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak