Gizartea -

Ikerketa

Soilik Nafarroako gazteen % 17,5 bizi daiteke beren diru sarrerekin

Batez beste 375 euro irabazten dituzte hilabetean, eta, arropa edota oinetakoak erosteko 70,9 euro bideratzen dituzte.

Jendea, kalean, egun eguzkitsu batean. Argazkia: Eitb
Jendea, kalean, egun eguzkitsu batean. Argazkia: Eitb
Jendea, kalean, egun eguzkitsu batean. Argazkia: Eitb

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 30 urte bitarteko 500 gazte inguruk parte hartu dute galdetegi baten arabera,  soilik gazte nafarren % 17,5 bizi daiteke beren diru sarrerei esker. Halaber, % 48,5 beste pertsonen irabazien mende dago, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Ikerketa honen arabera, gazteek 375 euro biltzen dituzte hilabetean, eta pertsona horien erosketa erabakiak bi aldagaik baldintzatzen dituzte: produktuaren prezioa eta kalitatea. Halaber, erosketak edo bidaiak kontratatzeko orduan, internet (% 66,9) erabiltzen dute gehienek.

Gasturik ohikoena mugikorrari dagokio, baina, horretara, ez dute 21 euro baino gehiago bideratzen. Bestalde, arropak eta oinetakoak erosteko, 70,9 euro gastatzen dute batez beste, eta, gehienek, garraiobide propiorik ez duten arren, gastua 86,9 eurokoa da hilean.

Aisialdi denboran, kirola egiteko (% 82,4) edo atseden hartzeko (% 78,9) aprobetxatzen dute nagusiki. Aldiz, 20 urtetik gorakoek edatera edota tragoxka batzuk hartzera ateratzen dira denbora horretan.

Orokorrean ez dute arazorik atzerritik etorritako pertsonekin, baina, galdeketari erantzun dioten hamar pertsonetatik bi diskriminatuta sentitu dira noizbait, klasean edo lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak