Gizartea -
Ministro Kontseilua
Zabor bilketaren inguruko galdeketa bat egingo dute Eskoriatzan
Bizilagunek atez ateko zabor bilketa, bosgarren edukiontzia edo bien arteko sistema misto bat nahi duten erabaki ahal izango dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ministro Kontseiluak Eskoriatzako (Gipuzkoa) Udalari baimena eman dio zabor bilketaren inguruko galdeketa bat egiteko.
Modu horretan, bizilagunek herrian ezarri nahi duten sistema erabaki ahal izango dute. Aukeran atez ateko zabor bilketa, bosgarren edukiontzia eta bien arteko sistema misto bat egongo dira.
Galdeketak “baldintza guztiak” betetzen dituelako eta herritarren intereserako garrantzitsua delako baimendu dute.
Gainera, Ministro Kontseiluak gogorarazi du Konstituzioak esaten duela Espainiako Estatuak bakarrik erabaki dezakeela galdeketa hori onartzen duen edo ez.