Gizartea -
Aurkikuntza
'Rosetta' zundak oxigenoa atzeman du 67P kometan
Aurkikuntza honen ondorioz, zalantzan jarri dira eguzki sistema osatzeko ereduak eta beste planeta batzuetan bizitza bilatzeko modua.
EFE | Erredakzioa
Rosetta zundak oxigeno kantitate handiak atzeman ditu 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren inguruan. Aurkikuntza honek zalantzan jarri ditu eguzki sistema osatzeko ereduak eta beste planeta batzuetan bilatzeko modua, Nature aldizkariak gaur argitaratu duenez.
Zunda europarrak 2014an atzeman zuen gasa kometa horretan, baina urtebete igaro arte ez du horren berri eman, zientzialariek erabat ziur egon nahi zutelako eta balizko edozein akats baztertu nahi zutelako lehendabizi.
“67P kometan egin dugun aurkikuntzarik harrigarriena da. Neurketak ikusi genituenean, dena ukatzen hasi ginen, kometa batean horrelakorik aurkituko ez genuela sinetsita geundelako”, adierazi du Kathrin Altwegg Bernako Unibertsitateko ikerlariak.
“Ez da soilik oxigenoa topatu dugula, oxigeno asko dago. Ur-lurruna, karbono monoxidoa eta karbono dioxidoaren atzetik laugarren gasa da”, erantsi du.