Gizartea -

Fiskalaren galderak

Basterrak ukatu egin du alaba hil zuenik: 'Ez, noski!'

2013ko uztailean gertatutakoa alabak zuen alergiarekin lotu du Asuntaren aitak. Orduan neskatoa musika-eskolan zein akademia batean zorabiatu zen.

Alfonso Basterra kazetaria, Asuntaren aita. Argazkia: EiTB
Alfonso Basterra kazetaria, Asuntaren aita. Argazkia: EiTB
Alfonso Basterrak ukatu egin du Asuntari Orfidal eman izana

2:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Basterra kazetariaren abokatuak ostegunean bere emazte ohiaren abokatuak jarraitu zuen estrategia bera erabili du; horrela, Asunta bere alabaren krimenari buruzko epaiketako adierazpen-jardunaldian zuzenean galdetu dio ea alaba hil ote zuen. "Ez, noski!", erantzun du berak, irmo.

Ondoren, bere alaba hiltzea eragin zezakeen zerbait egin bazuen galdetu diotenean, "Jainkoarren, inola ere ez" ihardetsi du, eta ukatu egin du hori horrela izateko inolako interesik edukitzea. "Ez, noski, nola izango nuen ba alaba hiltzeko asmorik, nire bizitzan gehien maite nuena bazen!", oihukatu du.

Basterra Jorge Fernandez de Aranguiz fiskalaren galderei erantzuten aritu da epaiketaren saio berri batean. Adingabearen aita eta Rosario Porto ama akusatu bakarrak dira prozesuan, Asunta hiltzea egotzita.

Bstalde, Alabari Orfidal botika "sekula" eman ez ziola adierazi du gaur  Asuntaren aitak. Rosario Porto bikotekide ohiak, ostera, sendagaia hartzen zuen. 12 urteko neskatoaren gorpuan botika aurkitu zuten autopsian, 2013an.

Orfidal ematen ote zion, zuzenean galdetu dio Aranguizek neskatoaren aitari. "Ez, noski!", erantzun dio Basterrak. Asuntaren amak gauza bera deklaratu zuen ostegunean. Era berean, adingabeari lasaigarria inork ematen ez ziola azpimarratu zuen Rosario Portoren abokatuak.

Asuntaren gurasoak Teixeiroko espetxean preso daude. Bi urte kartzelan eman dituzte eta krimenaren akusatu bakarrak dira. Epaiketa Santiagon egiten ari dira. Porto izan da aurrena deklaratzen eta gaur aitaren txanda da.

Alergia

2013ko uztailean gertatutakoa alabak zuen alergiarekin lotu du Basterrak. Orduan neskatoa musika-eskolan zein akademia batean zorabiatu zen.

"Urte beldurgarria izan zen alergiak, errinitisak, gogor jo zuen", ziurtatu du fiskalaren aurrean. Alergiak "gorabeherak" dituela gogorarazi du adingabearen aitak. 2012an "ez zuen eraginik izan", baina 2013 "gogorra" izan zen, erantsi duenez.

Adingabeari "hauts zuriak" eman ote zizkion berriro galdetu dio fiskalak. "Ez, ez noski", adierazi du Basterrak. “Ezin ziezaiokeen ezer ez nion sekula eman”, berretsi du.

"Ez nengoen adierazpen koherente bat egiteko baldintzatan"

Ondoren, "enpatia txikia praktikatzeko" eskatu dio Asuntaren aitak fiskalari. Hautsak eman zizkiola aitortu zuenean, irailaren 25ean, "adierazpen koherente bat egiteko gutxieneko baldintzetan" ez zegoela azaldu du Basterrak. Kazetariaren ahotan, "baliteke" hori esatea, baina "etenik gabe egunak negarrez eman nituen" eta "arratoiak ere biziko" ez liratekeen "ziegan gauak igaro nituen".

Bestalde, Asuntaren aita "harrituta" agertu da, irailaren 17an Teoko (Coruña), Montoutoko, etxean inor egon zenik "ez dakielako". Biharamunean adingabea ez zen eskolara joan, ondoezik zegoelako. Horrela, neskatoarekin bertara arte joan izana ukatu du Basterrak. Alabarekin nork lagundu zuen ez dakiela esan du.

Aitzitik, irailaren 18an, adingabea klasera joan ez zenean, mezu bat bidali zion Whatsapp bidez amari (Rosario Porto) alaba "gero eta hobeto" zegoela.

Aurretiaz, fiskalaren aurrean egin zuen itaunketan, Basterrak esan zuen ez zuela alaba ikusi egun hartan; alabaina, bere emazte ohiaren abokatuaren galderei erantzun dienean errepikatu duenez, ez du gogoratzen uneren batean alabarekin egon ote zen, ez zuelako bere eguneroko gertakizunen gaineko kontrol xehaturik egiten.

Portoren defentsaren galderen aurrean, Basterrak defendatu du Rosario Porto ume orok nahi izango zukeen ama zela. Bere aldetik, ostegun honetan, Basterra aita "zoragarria" zela adierazi zuen Portok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Galizia albisteak Umeak albisteak Krimenak azken ordukoa Gurasoak  gaur