Gizartea -
Osasunaren kontrako erasoa
Gaixoaren Defendatzaileak Volkswagen salatu du
Elkartearen iritziz, Auzitegi Nazionalak berehala hartu behar du "osasunaren kontrako eraso larri" horren gaineko ardura
Agentziak | Erredakzioa
Gaixoaren Defendatzaileak Volkswagen aurkako salaketa bat aurkeztu du gaur Auzitegi Nazionalean, iruzurrezko publizitatea eta osasun publikoaren aurkako eraso larria egotzita, auto-konpainiak bere diesel motor batzuen isurketa kutsakorrak faltsutzeagatik.
Carmen Flores elkartearen presidenteak penagarritzat jo du egoeragatik sortzen ari den informazio guztia "software tranpatia"ren ingurukoa izatea, eta ez joatea haratago, osasuna babesteko asmoz.
Elkartearen aburuz, Auzitegi Nazionalak berehala hartu behar du "osasunaren kontrako eraso larri" horren gaineko ardura. Carmen Floresek gaineratu duenez, "urtero gutxienez 16.000 pertsona hiltzen dira Espainian ingurumenaren kutsaketagatik".
Horregatik, elkarteak salaketarekin bat egin dezatela dei egin die iruzurraren eragina jasan duten guztiei.
Volkswagenen iruzurrarengatik eragindako plataformak mila erabiltzaile 24 orduren buruan
Bestalde, martxan jarri eta 24 orduren buruan Espainia osoko mila pertsona inguruk bat egin dute Volkswagenen isurketa kutsagarrien iruzurarrengatik eragindako plataformarekin. FACUA elkarteak eratu du aipatutako plataforma.
FACUAk aholkuak ematen dizkie iruzurarren eraginpean egon daitezkeen ibilgailueen jabeei, eta elkarteko abokatuak zein jardunbide legal egin behar dituen aztertzen ari da.