Gizartea -

Gertakaria

Atxilotuta jarraitzen du Zornotzako gizonaren ustezko hiltzaileak

61 urteko biktima Espainiako polizia erretiratu bat zen. Ustezko hiltzailea Bilbon atxilotu zuten ordu batzuk geroago, eta ustez kolpeka hil zuen gizona.

Hilketa gertatu zen lekua. Argazkia: Efe
Hilketa gertatu zen lekua.
37 urteko gizona atxilotu dute ustezko hiltzailea delakoan

1:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzan kolpeka hil zuten 61 urteko gizonezkoa Espainiako Polizia ohi bat zen, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen azpiordezkaritzak jakitera eman duenez.

Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, biktimak Zornotzan zuen baratzean. Ustezko hiltzailea Bilbon atxilotu zuten ordu batzuk geroago, eta ustez kolpeka hil zuen gizona.

Ustezko hiltzaileak Ertzaintzaren komisaldegian jarraitzen du atxilotuta, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, eta ez dute uste datozen orduetan epailearen esku utziko dutenik.

Erasoaren ostean, ustezko hiltzaileak ihes egin zuen, baina lekukoek gertakariaren berri eman zioten Ertzaintzari, eta identifikatu eta bilatzeko agindua eman ahal izan zuten.

Ordu batzuk geroago, Bilboko Udaltzaingoak susmagarriaren autoa aurkitu zuen Bilbo Zaharrean, eta Ertzaintzak atxilotu zuen gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amorebieta-Etxano berriak Delituak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Krimenak azken ordukoa