Gizartea -

Istripua Bilbon

Abusun emakume bat hil zuen gidariaren bila ari da Ertzaintza

Hasiera baten Udaltzaingoak ikertu zuen 34 urteko emakumearen hilketa, baina orain, Ertzaintzak bere gain hartu du kasua.

Ertzaintza La Peñan EITB
Ertzaintza La Peñan EITB
Emakume bat hilda aurkitu dute Bilbon, Abusu auzoko errepide batean

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak larunbatean Abusun (Bilbon) hildako 34 urteko emakumearen heriotzaren inguruko ikerketa ireki du. Emakumea ibilgailu batek harrapatuta hil zen. Ondoren, gidariak ihes egin zuen. Hasiera baten Udaltzaingoak ikertu zuen istripua, baina oain, Ertzaintzak bere gain hartu du kasua.

Ertzaintzak Eferi zabaldu zionez, 01:45ak aldera emakumezko baten gorpua aurkitu zuten BI-3723 errepidean (Buia eta Abusu auzoa lotzen ditu), biribilgune batetik gertu. Biktima Abusuko emakumea da eta bi seme-alaba gaztetxo ditu.

Lehenengo zantzuen arabera, emakumea autoak harrapatuta hil zen, eta, ondoren, ibilgailuaren gidariak ihes egin zuen, biktima bizirik zegoenean.

Ertzaintzak errepidea itxi egin zuen hainbat orduz, ibilgailua nork gidatzen zuen argitzeko zantzuen bila.

Ezbeharraren daturik izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egin dute, 94-4205040 telefonoaren bidez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Arrigorriaga albisteak Gaurko azken ordukoa