Gizartea -
Akordiorik ezean
Nafarroak ez du desobedientzia zibila baztertzen Lomceri aurre egiteko
Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak legea ez aplikatzea eskatu dio Iñigo Mendez de Vigo ministroari. Akordioetara heltzeko borondatea aurkeztu du.
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroa Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontesilariarekin batzartu da. Mendozak Lomce legearen luzamendua eskatu dio, eta akordioetara iristeko borondatea azaleratu du. Akordiorik ezean, ordea, Nafarroak "ez du desobedientzia zibila baztertzen".
Nafarroako Hezkuntza kontseilariak argi utzi dio Mendez de Vigo ministroari, Lomceren aurka dagoela. "Beti hobe da akordio txar batrab on bat baino. Ez dugu irabazlerik edo galtzailerik bilatu nahi, hezkuntzarentzat onena besterik ez dugui nahi", esan du Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.
Mendozak argi utzi du Nafarroako Gobernuak negoziatzeko borondatea daukala, baina akordiorik egon ezean, "desobedientzia zibilaren bidea" ez dutela baztertzen ziurtatu du.Nafarroa, beste erkidego batzuekin ados jartzen saiatuko da Gobernuak Lomce legea ken dezan.