Gizartea -

Istripua

Auto gidari bat hil da Zaldibian, horma bat jota

Goizaldean izan da ezbeharra. Autoa errepidetik atera da, eta lantegi bateko hormaren aurka talka egin du.

Zaldibia auto-istripua
Zaldibia auto-istripua
Zaldibia auto-istripua

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur goizaldean Zaldibian (Gipuzkoa) izan den auto istripu baten ondorioz, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Goizaldeko ordu batean izan da ezbeharra, GI-2133 errepidean. Alegiarako noranzkoan zihoan Seat Ibiza autoa errepidetik atera da, eta lantegi baten kanpoko hormaren aurka egin du talka. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria eta bidaiari bakarra, autoaren barruan harrapatuta geratu da.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek artatu egin dute, eta suhiltzaileek autotik ateratzea lortu dute. Anbulantzian eraman dute zauritua Donostia Erietxera, baina handik ordu batzuetara hil egin da.

Hildakoa 46 urteko gizon bat da, Zaldibiako bizilaguna. Hilotza Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko. Ertzaintzak ikerketa ireki du istripua argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Gipuzkoa Goierri azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa