Gizartea -
'New Horizons'
Plutonen mendiak daude
Planeta nanoaren gainazala Eguzki Sistemako gazteena dela iragarri du NASAk.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
New Horizons espazio-ontziaren azken argazkiek aurkikuntza harrigarriak egitea ahalbidetu dute: Plutonek mendi izoztuak ditu, eta planetaren gainazala Eguzki Sistemako gazteena da.
"Argazkietan 3.500 metroko tontorrak dituen mendilerro bat ikus daiteke", NASA AEBko Espazio Agentziaren arabera.
Planeta nanoaren gainazala duela 100 milioi urte eratu zen, eta, horrenbestez, Eguzki Sistemako gazteena da, duela 4.500 milioi urte sortu baitzen.
Bestalde, NASAk iragarri duenez, Plutonen bihotz forma duen eskualdeari (ikusi beheko argazkia) Clyde Tombaugh izena jarriko diote, hots, 1930ean Arizonako (AEB) behatokitik planeta nanoa aurkitu zuen astrofisikariarena.
Hain justu, New Horizons ontziak zientzialari horren errautsak daramatza bidaia honetan, omenaldi gisa.
Hurrengo 16 hilabeteetan, espazio-ontziak argazki gehiago igorriko ditu, tantaka, eta astrofisikariak oso itxaropentsu daude, planeta nanoa eta Eguzki Sistemaren eskualde hori oso ezezagunak baitira. Orain, hainbat misterio argitzen hasiko dira.
Pluton. Argazkia: NASA
Karon, Plutonen ilargia. Argazkia: NASA
Orain arte hainbat aurkikuntza egin dituzte; adibidez, Pluton uste baino handiagoa da (80 kilometro gehiago ditu zabaleran, eta 2.370 kilometro gehiago diametroan).
Une honetan, New Horizons Kuiperren gerrikoan dabil, 49.889 km/h-ko abiaduran.