Gizartea -

Wikileaks

Asilo eskaera ukatu dio Frantziak Julian Assangeri

Eliseoak argudiatu duenez, Wikileaksen sortzailea "ez dago arrisku bizian".

Assange 2012tik dago Londreseko Ekuadorreko enbaxadan, gordeta.
Assange 2012tik dago Londreseko Ekuadorreko enbaxadan, gordeta.
Assange 2012tik dago Londreseko Ekuadorreko enbaxadan, gordeta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileakseko sortzaileak François Hollande presidenteari egindako asilo eskariari ezetz esan dio Frantziak, Eliseoak gaur jakinarazi duenez.

Assangek gutuna igorri dio Hollanderi, eskaera eginez. "Frantziak Assange jaunaren gutuna jaso du. Sakon aztertuta, eta Assangeren egoera eta elementu juridikoak kontuan hartuta, Frantziak ezezkoa eman behar dio", agertu du Presidentetzak ohar batean.

Eliseoaren arabera, Assange "ez dago arrisku bizian", eta haren kontrako atxilotze agindu bat dago. Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago gordeta, 2012tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Macronen Gobernua