Gizartea -
Urriaren 7an
Lehen Jaurlaritza osatu zen eguna jaiegun izango da 2016an
Datorren urtean, martxoaren 19an (San Jose) ez da jaieguna izango, aurten ez bezala. Maiatzaren Lehena (Langilearen Eguna) eta abenduaren 25a ere ez dira jaitzat hartuko, igande izango direlako.
Agentziak | Erredakzioa
Urriaren 7a, Jose Antonio Agirre buru zuen lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zen eguna, jaieguna izango da 2016an, egun historikoaren 80. urteurrena dela eta.
Gobernu bileran onartuko dute, datorren astean, hurrengo urteko lan-egutegia, eta berritasunik nabarmenenak dira urriaren 7a eta azaroaren 1a "aldi baterako" jaiegun izango direla.
Gainera, hurrengo urtean, martxoaren 19an (San Jose) ez da jaieguna izango, aurten ez bezala. Maiatzaren Lehena (Langilearen Eguna) eta abenduaren 25a ere ez dira jaitzat hartuko, igande izango direlako.
Hala, "egun baliogabeak, ordaindutakoak eta berreskuragarriak" urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, martxoaren 24a, martxoaren 25a eta martxoaren 18a izango dira.
Halaber, jaiegun izango dira uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 7a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 6a eta 8a.
Lau jaiegun astelehen eta ostiral izango dira. Horrez gain, bi asteazkenetan ere ez da lan egin beharko, eta abenduaren 6a eta 8a asteartea eta osteguna izango dira.
Aipatutakoez gain, tokian tokiko bi jaiegun ere izango dira, baina udal bakoitzeko bilkuretan erabaki beharko dute.