Gizartea -
Hezkuntza
Lomce ez aplikatzea edo luzamendu bat ematea espero du Uriartek
Erkidego batzuetako gobernuetan eman daitezkeen aldaketek horretan laguntzea espero du Hezkuntza sailburuak.
Agentziak | Erredakzioa
Erkidego batzuetako gobernuetan eman daitezkeen aldaketek Lomce “ez aplikatzen” edo “luzamendu” bat emateko laguntzea espero du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XXVII. Edizioari hasiera emateko zeremonian parte hartu du Uriartek. Ekitaldia baino lehen gogoeta hori egin du Hezkuntza sailburuak Donostian. Iñigo Urkullu lehendakaria ere zeremonian izan da.
Uriarteren ahotan, “erkidego batzuetan eman daitezkeen aldaketek orain arte esandakoa” agerian uzten dute. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak “guztia inposatu du sektorearen eta herritarren adostasunik gabe, Legea zein araua garatzeko errege-dekretuak”, kritikatu du sailburuak.
“Orain aldaketa” horiekin “egin daitekeena” ikusten ari dira, “luzamendu” bat edo legea “ez aplikatzea”, baina itxaron behar dela gaineratu du Uriartek, “egin daitekeena ikusi arte”.