Gizartea -
LOMCE
LHko Hirugarren mailako proben aurkako bilkura egin dute Gasteizen
Korazonisten eskolaren inguruetan egin dute bilkura, eskola horretan azterketa egiten ari direnaren ustea baitute bilkuran parte hartu duten plataformek.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek LOMCEren baitan egin beharreko azterketen aurka protesta egiteko bilkura egin dute gaur Gasteizen.
Korazonisten eskolaren inguruetan egin dute bilkura, eskola horretan azterketa egiten ari direnaren ustea baitute bilkuran parte hartu duten plataformek. Bilkuran LOMCEren eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri programaren aurkako oihuak entzun dira.
Xabier Montiel bilkuran parte hartu duen plataformetako ordezkariak “Eusko Jaurlaritza proba hauek egin behar dituzten zentroen inguruan izaten ari den sekretismoa” salatu du.
“Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan egiten diren proba hauek LOMCEren lehenak dira, lehen pauso bat dira, eta garrantzitsua da hezkuntza erreformak proposatzen dituen proba eta errebalidei ezezkoa erakustea”, adierazi du.