Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Denian (Alacant)

Urruntzeko agindua zuen, baina halere, elkarrekin bizi ziren. Alacanten genero indarkeriaren 6 biktima izan dira 2015ean. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Bikotea elkarrekin bizi zen, gizonak urruntze agindua zuen arren.
Denia, genero indarkeria
Bikotea elkarrekin bizi zen, gizonak urruntze agindua zuen arren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du bart Denian (Alacant), udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Emakumearengandik urruntzeko agindua zuen gizonak, baina halere, elkarrekin bizi ziren biak Gandia kaleko 5. zenbakiko etxebizitza batean.

Gizonezkoak 091 larrialdiko telefonora deitu du 04:00ak aldera krimena aitortzeko. Bertaratu diren poliziek ohean topatu dute emakumea, lepoan zauri sakona zuela, hilda. Antza, gizonak aizto batekin egin dio eraso. Ondoren, bere burua ere zauritu du gizasemeak eta ospitalera eraman behar izan dute, atxilotuta.

Hilketa honekin, 12 dira Espainiako Estatuan bikotekideak hildako emakumeak. Horrez gain, Orban (Alacant) zendutako emakume baten kasua ikertzen ari dira. Senarrak krimena aitortu zion Berlingo Poliziari.

Alacanten bakarrik, sei dira hildakoak: bost emakume eta ume bat.

Lehen kasua urtarrilaren 12an jazo zen Elxen, gizon batek bi emakume hil zituen, emaztea eta haren ahizpa. Astebetera, Orban hildako 69 urteko emakume baten gorpua topatu zuten.  Martxoaren 9an, berriz, senarrak jipoia eman eta zortzi egunera beste emakume bat hil zen Deniako ospitalean. Bosgarren emakumea Algorfan hil zuen senarrak.  Torreviejan izan da azken kasua. Gizonezko batek bikotekidearen semea hil zuen, honek tratu txarrak salatzera joan behar zelako.

--------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontuan hartu gida honetako gomendioak edo deitu 016 telefono zenbakira; doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Albisteak Gaur Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Alacant gaur