Gizartea -

Hezkuntza

'Planto' egingo duela ohartarazi du LOMCEren aurkako plataformak

Lehen Hezkuntzaren hirugarren mailako ikasleei ezarriko dizkieten frogen aurrean "planto" egingo duela esan dio Hezkuntza Plataformen Topaguneak Eusko Jaurlaritzari.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailari frogak ez egiteko eskatu dute. Argazkia: EiTB
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailari frogak ez egiteko eskatu dute. Argazkia: EiTB
Lehen Hezkuntzako 3. mailako proba ez egiteko deia egin dute

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organiko LOMCEren aurka dagoen Hezkuntza Plataformen Topaguneak Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari ohartarazi dionez, Lehen Hezkuntzaren hirugarren mailako ikasleei ezarriko dizkieten frogen aurrean "planto" egingo du. Halaber, "inposaketarik" ez duela onartuko esan du plataformak.

Durangon izandako prentsaurrekoan plataformak salatu duenez, "LOMCEren lege espainiarra" Euskadin ari dira ezartzen. Horren aurrean, "Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren" alde egin du.

Bestalde, plataformaren bozeramaileak gogoratu dutenez, Nafarroan jada hasi direla frogak egiten. "Errebalidak martxan daude", salatu dute, "eta hirugarren maila ebaluatzeko neurriak ezarri dizkigute".

"LOMCEren aurka gaude, eta inposatu nahi diguten lehen froga horren aurka gaude", azpimarratu du plataformaren bozeramaileek. Hori dela eta, desobedientzia-ekintzak iragarri dituzte, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako frogei planto egingo dietela esan dute, "gainera, inolako eragin administratiborik edo akademikorik ez baitute".

Bestetik, auzi honetan Eusko Jaurlaritzak hartu duen jarrera kritikatu dute. Ezkutuan eta "isilpean" aritzea egotzi diote, besteak beste, ez baitu argitu zein ikastetxeetan eta noiz egin asmo dituzten azterketak.

Amaitzeko, plataformak ohartarazi duenez, "ez da aparteko ekintza, datozen frogei ere planto egingo diegulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Protestak gaur