Gizartea -
Torreviejan
Ume bat hil da Alacanten aita-ordeak eraso egin ostean
10 urteko haurra ospitalean hil da, bularraldean arma zuriz egindako zauriak direla eta. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.
Agentziak | Erredakzioa
10 urteko ume bat hil da gaur Torreviejan (Alacant) aita-ordeak arma zuriz eraso eta gero, Guardia Zibilak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez.
Erasoa 02:00ak aldera jazo da. Amak larrialdi zerbitzuei deitu die, eta haurra Torreviejako ospitalera eraman dute, larri. Hain justu, bertan hil da bularraldean zituen zauriak dira eta.
Erasoa egin eta gero, bere burua zauritu du gizonak eta ospitalera eraman behar izan dute. Ustezko erasotzailea bere onera noiz etortzeko zain dago Guardia Zibila, atxilotzeko.
Iturrion arabera, lau emakumeren kontra eraso egiteagatik aurrekariak ditu gizonezkoak, baina ez hil den umearen edo amaren partetik.
--------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarrai itzazu gida honetako gomendioak edo deitu 016 telefono zenbakira, doakoa da eta ez du fakturan arrastorik uzten.